Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak Gizarte-zentroko taberna-jantokiaren zerbitzua esleituko du hilean 50 eurotan

2025/03/04
Legazpiko Udalak Gizarte-zentroko taberna-jantokiaren zerbitzua esleituko du hilean 50 eurotan

Otsailean Gizarte-zentroko taberna-jantokiaren lizitazioa hutsik geratu ondoren, Udalak berriro ireki du hura emateko prozedura.

Lokala Gizarte-zentroan dago. Eraikin publiko hori udalerriaren erdigunean dago, eta jende asko biltzen da bertan, Osasun-zentroaren, Kultur-etxearen, zinemaren eta Latxartegi parkearen ondoan baitago.

Laburbilduz, hauek dira baldintza orokorretako batzuk:

  • 50 €/hilean, udalarentzako kanon gisa.
  • Elektrizitatea, gasa, ura eta berokuntza doan.
  • Zabor-tasa ordaintzetik salbuetsita.
  • Guztiz hornitutako taberna eta sukaldea.
  • Instalazioen eguneroko garbiketa barne.
  • Edukitzailearen eta edukiaren asegurua barne.

Kontratu honek eguneko zentroko erabiltzaileei eguneroko otordu-zerbitzua emateagatik diru-sarrera finkoa izatea bermatzen du. Gainera, menuak, gosariak, askariak eta pintxoak edonori zerbitzatzeko aukera eskaintzen du.

Kontratuaren iraupena urtebetekoa da, eta beste urtebete luzatzeko aukera dago.

Informazio guztia Udalaren webgunean dago eskuragarri, "Kontratatzailearen profila" atalean; bertan, errentamenduaren baldintzak zehazten dituzten administrazio-baldintzen eta baldintza teknikoen pleguak ikus daitezke.

https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso593889/eu_doc/index.html

Lizitazioa kudeatzen den bitartean Gizarte-zentroa irekita egongo da, orain arte bezala, jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izateko.

Nerea Lopez de Heredia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren hitzetan, lizitazio hau egitea gobernu-taldearen konpromiso argia izan da hasieratik, taberna irekita mantentzeko eta Gizarte-zentroak betiko indar bera izaten jarraituko duela bermatzeko; izan ere, Gizarte-zentroa pertsona desberdinen arteko elkargunea izaten jarraitzea nahi dugu, hainbat zerbitzu eta jarduera eskaintzen jarraitzeko.

IKUSI BIDEOA EUSKARAZ: