Legazpiko Udalak EUSKARALDIA ariketa egingo du eta gauza bera egitera animatzen ditu herritarrak eta herriko entitateak

Legazpiko Udalak izena eman du EUSKARALDIAN entitate gisa parte hartzeko eta ariketa egingo du maiatzaren 15etik 25era. Eta hori adierazteko, udal-korporazioko kide guztiek elkartu eta argazkia atera dute.
Modu berean, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa horretan parte hartzera animatzen ditu herritarrak eta herriko entitateak (elkarte, denda, enpresa,…).
Zer da Euskaraldia?
Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da Euskaraldia. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.
Nola hartu parte?
Aukeratu zure rola:
- AHOBIZI: erdaraz erantzuten digutenean ere, eutsi euskarari! Euskara ulertzen duen horrekin, zergatik ez euskaraz hitz egin? Berak erdaraz erantzun arren, elkar ulertzen badugu, jarrai dezagun euskaraz hitz egiten (elkarrizketa elebidunak -batek euskaraz eta besteak erdaraz- eduki, alegia).
- BELARRIPREST: Ezagutzen ez duzun horri galdera bat egin nahi diozunean, edo denda edo taberna batera zoazenean, zein hizkuntza erabiltzen duzu lehen eskaera egiteko? Bada, lehen hitza euskaraz egiteko ohitura hartuta sorpresa on asko jasoko ditugu eta euskarari bide asko zabalduko dizkiogu, ziur!
Noiz da ariketa?
Maiatzaren 15etik 25era.
Non eman daiteke izena?
Sartu Euskaraldiaren webgunean eta aukeratu zure rola:
https://euskaraldia.eus/belarriprest-eta-ahobizi-2025/
