Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Saguzar Gauaren emaitzak

2025/09/19
Legazpiko Saguzar Gauaren emaitzak

Irailaren 5ean, ostirala, Saguzar gaua ospatu zen Legazpin, eta arrakasta handia izan zuen herritarren parte-hartze zabalari esker. Jarduera ezberdinetan egindako grabazioen deiak aztertu ondoren, Gipuzkoan dauden 25 saguzarretako 5 espezie detektatu dira:

 

  1. Pipistrellus pipistrellus- Pipistrelo txikia
  2. Pipistrellus kuhlii- Kuhl pipistreloa
  3. Eptesicus serotinus- Baratze-saguzarra
  4. Barbastella barbastellus- Baso-saguzarra
  5. Nyctalus leisleri - Leisler Gau-Saguzarra

Hitzaldian gogorarazi zen bezala, espezie guztiak babestuta daude Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiaren bidez, baina ez dute babes- eta mehatxu-maila bera.

Aipagarriena izan zen Baso-saguzarra (Barbastella barbastellus) hautematea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Katalogoan Desagertzeko Arriskuan kategoriapean sailkatuta baitago.

 

►Informazio gehiago
Gaia sakonago ezagutzeko, Naturtzaindia webgunea bisitatzea gomendatzen dugu. Bertan deskargatu daitezke Gipuzkoako Kirotteroen Atlasa, baita Euskal Herriko lehen Kirotteroen Gida ere, eta bideo dibulgatiboak nahiz bestelako ingurumen-informazioa kontsultatu.
 
 
 

Mila esker Naturzaindia elkarteari eta parte hartu zenuten legazpiar guztiei!