Legazpiko merkatariek iragarkiak jarri ahal izango dituzte Artzain Eguneko liburuxkan
2015/06/19

Iragarkietarako dauden espazioak bete arte adostu ahal izango da liburuxkako publizitatea
Ohikoa den moduan, Legazpiko merkatariek aukera izango dute Artzain Eguneko liburuxkan iragarkiak jartzeko. Udaleko komertziala ekainaren 8tik dabil dendaz dena, eskaintzaren berri emanez. Iragarkietarako dauden espazioak bete arte adostu ahal izango da liburuxkako publizitatea.
Zeinahi arrazoi dela medio merkatariren batek ezin izan badu komertzialarekin harremanetan jarri, edo hura pasa aurretik eskaintzaren berri jakin nahi badu, zuzenean jar daiteke harekin harremanetan: Ander Zudaire (688638418, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. ).
Era honetan, Legazpiko Udalak bermatu nahi du inor ez dela geratuko eskaintzari buruzko informazioa jaso gabe eta iragarkiak jartzeko aukerarik gabe.