Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko liburutegiak lupa adimendua jarri du herritarren eskura, irakurketa errazteko

2026/01/15
Legazpiko liburutegiak lupa adimendua jarri du herritarren eskura, irakurketa errazteko

Legazpiko Udal liburutegiak, lupa adimendua jarri du herritarren eskura, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko helburuarekin.
‘Lup’ sakeleko lupa adimendua testu idatzi oro ahots bihurtzeko gai da klik bakar batekin, eta irakurketa errazteko irtenbide eraginkorra eskaintzen du. Bereziki baliagarria da adinekoentzat, dislexia duten haurrentzat edota ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzat, eguneroko jardueretan autonomia handiagoa izan dezaten.
Une honetan, gailua liburutegian bertan erabil daiteke, eta bertako langileek interesa duten herritarrei nola erabiltzen den erakusten diete. Aurrerago, mailegu-zerbitzua zabalduko da, herritarrek lupa adimendua etxera eramateko aukera izan dezaten.
Gailuaren diseinua sinplea eta erabilerraza da, eta teknologia berriekin ohituta ez dauden pertsonek ere erraz erabil dezakete. Ez du internet-konexiorik, estaldurarik, ezta telefono mugikor edo ordenagailurik behar, eta horrek are irisgarriago bihurtzen du.
Ekimen honekin, Legazpiko Udal liburutegiak irakurketa irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatu nahi du, herritar guztien egunerokoa errazteko eta aukera berdintasuna indartzeko.
Gailu honen informazio guztia: 

https://www.lup.es/