Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko igogailu publikoak gaurtik aurrera ordubete lehenago hasiko dira martxan

2026/01/14
Legazpiko igogailu publikoak gaurtik aurrera ordubete lehenago hasiko dira martxan

Legazpiarrek egindako eskaerei erantzunez, gaurtik aurrera, urtarrilak 14, igogailu publikoek ordutegia luzatuko dute, zerbitzua ordubete lehenago hasiz. Hona hemen igogailuak:  
 
- Latxartegi.    
- Juanastegi-San Inazio.    
- Laubide-Urtatza.    

Goizeko 6: 00etan jarriko dira martxan, 24:00ak arte.