Hainbat jatetxe eta tabernetan “Etxeko Ura”
2014/12/15

Legazpiko hainbat jatetxe eta tabernetan “Etxeko Ura” eskatzeko aukera izango duzu
Taberna edo jatetxe batean iturriko ura eskatzeak lotsa eman dizu? Erantzuna baiezkoa bada, grifoterapia probatu beharko zenuke.
https://www.youtube.com/watch?v=A-IkhccFBlA
Trauma horri lehenbailehen egin nahi badiozu aurre, begiratu zein taberna edo jatetxek egin duten bat “Etxeko Ura” kanpainarekin Legazpin:
-Goiherri jatetxea: Urtatza kalea, 1- 943 081 268
-Aitxuri jatetxea: Urola kalea 8- 943 730 600
-Katilu Taberna KTL: Plazaola kalea 12, Azoka Plaza- 943 081 198
Horrez gain pitxar bat irabazteko lehiaketa ere jarri dute martxan etxeko ura ekimeneko partaideek. Hori dela eta, ondorengo galderari erantzunda, 60 pitxerren zozketan parte hartuko duzu:
Zein da etxeko uraren kanpainaren ikurra?

Erantzun egokia aukeratu eta Legazpiko Udaletxean dagoen postontzian sartu behar da zozketan parte hartzeko.
