Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du, irailak 16 eta 22 bitartean

2025/09/15
Legazpik Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du, irailak 16 eta 22 bitartean

Legazpik bat egingo du Mugikortasunaren Astearekin, eta hainbat jarduera burutuko ditu irailaren 16tik 22ra bitartean: bizikleta martxa, patinete bidezko bide heziketa edo bizikletak konpontzeko tailerra, azken hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Ekimen honen helburua garraio praktika iraunkorragoak sustatzea da.

Mugikortasunaren Europako Astea Europako Batzordeak sustatutako ekimena da, eta garraiobide iraunkorrak erabiltzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea du helburu. 2025ean, gai nagusia "Pertsona guztientzako mugikortasuna" izango da, eta guztiek, diru-sarrera maila, kokapena, generoa edo gaitasunak edozein direla ere, garraio jasangarria eta eraginkorra eskuratu ahal izango dutela bermatzeko beharra nabarmentzen du.

Zentzu horretan, Legazpiko Udalak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu garbia egiten du, bidegorrien sarea zabalduz eta beste administrazio batzuekin lankidetzan arituz garraio publikoko konexioak areagotzeko. Azpimarratu nahi dugu, halaber, Legazpi dela 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako udalerri bakarra hiri-garraioko zerbitzu erregularra duena, Junetorri autobusa.

Legazpin burutuko diren ekintzak honako hauek izango dira:

Irailak 16, asteartea

JARRI BIZIKLETA MUGIREKIN PREST. Aldundiak MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten dutenei bizikletak konpontzeko oinarrizko zerbitzua eskainiko dien furgoneta-tailerra ekarriko du. Ekimen honen bidez, matxura txikiengatik erretiratuta dituzten bizikletak erabiltzera animatu nahi dira herritarrak, eta horrela, beste garraiobide batzuk baztertu nahi dira, batez ere ibilgailu pribatua.

- Ordua: 15:00etatik 21:00etara.

- Ekarri beharrekoa: bizikleta eta Mugi txartela pertsonalizatua.

- Nori zuzendua: herritar guztiei. (Doako zerbitzua).

- Lekua: Euskal Herria plaza

Irailak 17, asteazkena

BIDE-HEZKUNTZA PATINETEAN. Haurrek patinetea ekarri beharko dute. Udaltzainek zehazten duten eremuan patinetearekin libreki zirkulatuko dute. Eta gero erakutsiko zaie libre ibiltzeak arriskuak dituela. Egoera aztertu ondoren, haurrek arauak jarriko dituzte, beti ere udaltzainen oniritziarekin. Saioari amaiera emateko, mugikortasunerako arauak daudela eta horiek errespetatzen badira arriskua nabarmen murrizten dela ikusaraziko zaie.

  • Ordutegia: elkartzea 17:30etatik 18:00etara izango da eta saioa 18:00etatik 19:00etara.

- Ekarri beharrekoak: patinetea

- Nori zuzendua: batez ere LH4, LH5 eta LH6ko ikasleei.

- Lekua: Laubideko oinezkoentzat

Irailak 18, osteguna

BIZIKLETA MARTXA. Legazpiarrak plazan elkartuko dira eta itzuli bat egingo dute herrian zehar, errepidetik bizikletaz. Ibilbidea egin aurretik izen-abizenak jasoko dira. Izan ere, biraren ondoren bizikletarako hainbat gailu zozketatuko dira.

  • Ordua: 17:30etatik 18:00etara topaketa eta saioa 18:00etatik 19:00etara izango da.

- Ekartzekoak: bizikleta eta kaskoa

- Nori zuzendua: herritar guztiei, baina batez ere, haurrei eta gurasoei.

- Lekua: Euskal Herria plaza