Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik "Korosting 24 ordu" erronka hartuko du irailaren 12an eta 13an

2025/09/06
Legazpik "Korosting 24 ordu" erronka hartuko du irailaren 12an eta 13an

Korosti Trailek antolatuta eta Legazpiko Udalaren laguntzarekin, datorren irailaren 12an, 13:00etan, "Korosting 24 ordu" trail jarduera hasiko da Euskal Herria plazan. Korostira 24 orduz jarraian igo eta jaistea proposatzen duen jarduera originala da, txandaka eta banan-banan.

Ekimenak ez du izaera lehiakorra, baizik eta parte-hartzea, laguntasuna eta mendiaren gozamena lagunarteko giroan sustatzea du helburu. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "ez da mendi lasterketa bat, lagunartean egiteko ekintza bat baizik".

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz. Izena emateko epea zabalik egongo da parte-hartzaileen zerrenda osatu arte.

Erronka larunbatean amaituko da, hilak 13, 13:00etan, Euskal Herria plazan, irteera eta helmuga puntua izanik.

Korosti Trailetik esperientzia paregabe honekin bat egitera eta Korostiren inguruan egun ezberdin batez gozatzera animatu nahi dituzte herritarrak.