Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna oroituko du Udaletxeko balkoian Palestinako bandera jarrita

2025/10/02
Legazpik Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna oroituko du Udaletxeko balkoian Palestinako bandera jarrita

Urriaren 2an Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, NBE-k 2007an ezarri zuena. Hori dela eta, Legazpiko Udalak iragarri du, urriaren 2tik 5era bitartean, udaletxeko balkoian Palestinako bandera jarrita egongo dela, eta gauez argiztatu egingo dela. Horretarako, udalak ohiko argiztapenaren intentsitatea murriztuko du eta egun horietan zehar bandera argitzeko foku espezifiko bat jarriko du.


Legazpiko Udaletik adierazten dugu, "berriro ere irmo salatu nahi dugula Israelgo estatua Gazan egiten ari den genozidioa. Laster bakea iristea eta basakeria honi amaiera ematea espero dugu ".

Keinu honekin, udalak bakearen, justiziaren eta nazioarteko elkartasunaren aldeko konpromisoa berretsi nahi du.