Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik herriaren mapa eguneratu du

2025/06/13
Legazpik herriaren mapa eguneratu du

Legazpiko Udalak udal maparen bertsio eguneratua aurkeztu du, 2012tik indarrean dagoen aurrekoa ordezkatzen duena. Edizio berriak kaleak, zenbakiak eta elementu berriak biltzen ditu, eta, horrela, tresna zehatzagoa eskaintzen du bizilagun eta bisitarientzat.

Mapa eskuragarri dago jada udalaren webgunean eta Kale Nagusian dagoen informazio-pantailaren ondoan. Datozen egunetan, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), kultur etxean eta Mirandaolako turismo bulegoan ere kontsultatu ahal izango da.

https://www.legazpi.eus/ezagutu/herria/kale-izendegia

MAPA