Legazpik dagoeneko baditu bere 15 Gabonetako erakusleihoak apainduta

Bozkatu erakusleiho onena eta parte hartu 100 €-ko bonuaren zozketan.
Gabonetako giroa berriz ere nagusi da Legazpin, Udalak antolatutako Erakusleihoen Lehiaketaren edizio berriarekin. Guztira, herriko 15 dendak apaindu dituzte beren erakusleihoak, legazpiarrek eta bisitariek urtarrilaren 6ra arte gozatu ditzaten.
Jadanik irekita dago erakusleiho gustukoena bozkatzeko epea. Parte hartzea oso erraza da: sartu, datuak bete, bozkatu… eta prest! Abenduaren 21a arte eman daiteke botoa.
Bozkatu hemen
Sari Herrikoia boto gehien jasotzen duen erakusleihoak irabaziko du. Gainera, bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean 100 €-ko bonu bat zozkatuko da, aurtengo 15 dendak parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.
Aukera bikaina da Gabonetako giroaz gozatzeko, tokiko merkataritzari babesa emateko eta gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko.
Animatu eta parte hartu!