Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik bi minigarbigune ditu dagoeneko

2025/02/19
Legazpik bi minigarbigune ditu dagoeneko

Aste honetan Sasieta Mankomuniteak bi minigarbigune jarri ditu Legazpin: bat Plazaola 5 kalean eta bestea Laubide 12 kalean (Eroski). Jarduera horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren dirulaguntza jaso du.

Minigarbiguneen helburu nagusia herritarrei TAMAINA TXIKIKO hondakin jakin batzuk etxetik gertu entregatzeko aukera ematea da, gaur egun ez baitago ezarrita hauentzako bilketa bereizirik.

Etxeetan sortu ohi diren hondakinak dira, eta kasu batzuetan eguneroko zaborrarekin nahasten dira, garbiguneetan entregatu behar izatearen deserosotasunagatik.

Minigarbiguneak FINKOAK izango dira. Zazpi hondakin desberdin sartu ahal izango dira. Horretarako, minigarbiguneek 7 karga-aho eta 7 barne-depositu independente dituzte.

  1. Aparatu elektriko eta elektronikoak: txigorgailuak, esku-irabiagailuak, likidogailuak, ile-lehorgailuak, lurrun-plantxak, bizarra mozteko makinak, depilagailuak, hortz-eskuilak, erradioak, kafeontzi espresak eta elektrikoak, etab.
  2. Informatika eta telekomunikazioetako ekipo txikiak: kargagailuak, teklatuak, saguak, etxeko telefonoak, haririk gabeko telefonoak, joko-kontsolak, eramangarri txikiak, tabletak, etab. 
  3. Metalezko tresnak: aluminiozko kafeontziak, espresa eltzeak, eltzeak eta kazolak, zartaginak, metalezko mahai-tresnak, zoparako ontziak, iragazgailuak, gozogintzako erretiluak eta sukaldeko beste tresna batzuk. Ez da metalezko ontzirik sartzen, eta edukiontzi edo ontzi horira bota behar dira. .
  4. Plastikozko tresnak: esekitokiak, tapizak, sukaldeko kuboak, fregatzeko kuboak, konketak, eskobatzeko ontziak, loreontziak, etab. Ez da plastikozko ontzirik sartzen, eta edukiontzi edo ontzi horian utzi behar dira. 
  5. Etxean erabiltzen diren toner-kartutxoak.
  6. Erradiografiak.
  7. Bonbillak eta fluoreszenteak.

Minigarbigune hauei esker, gaikako bilketa hobetu ahal izango dugu, eta hondakin horien berrerabiltzeko edo birziklatzeko aukera handitu.

Nolanahi ere, dagokion ahotik sartzen ez diren hondakinak ez dira lurrean utzi behar, garbigunera eraman behar dira.

ESKUORRIA