Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik bere irudi korporatibo berria aurkeztuko du bihar herritarrei irekitako ekitaldi batean

2025/09/10
Legazpik bere irudi korporatibo berria aurkeztuko du bihar herritarrei irekitako ekitaldi batean

Legazpiko Udalak bere irudi korporatibo berria ezagutzera emango du bihar, irailak 11, osteguna, Azokan ospatuko den ekitaldian.

Jardunaldia arratsaldeko 18:30tan hasiko da Sorgintxuloren eskutik haur eta gaztetxoentzako jolasekin, hauek ere ospakizun honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.
 

Ekitaldi ofiziala 19:00etan hasiko da, Ane Beloki legazpiarrak gidatuta. Programa honako hau izango da:
• Eric Galvez alkatearen ongietorri-hitzak.
• David Guerreiro, diseinu grafikoko profesionala eta lehiaketako epaimahaikidea.
• Gorka Gómez argazkilari eta sortzailea, irudi korporatiboa berriaren egileak, honen azalpena eta sorkuntza-prozesuaren xehetasunak partekatuko ditu.
• Itxiera artistikoa Ane Belokiren eskutik, Jesús Castillejo (klarinetea) eta Ainhoa Enatariagaren (pianoa) zuzeneko musikaz lagunduta.

Amaieran, sorpresa txiki bat egongo da bertaratutakoentzat.


Hitzordu honekin, Legazpi modernoa, hurbila eta adierazgarria islatzen duen proiektu kolektibo baten emaitza herritarrekin partekatu nahi du Udalak, barrura zein kanpora begira.


Hemen ikus dezakezu irudi berriaren azalpenaren aurrerapen bat: