Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpik autobus geltoki eroso eta irisgarri bat estreinatzen du Urola Kalean

2026/01/16
Legazpik autobus geltoki eroso eta irisgarri bat estreinatzen du Urola Kalean

Legazpiko Udalak, herrian garraio publikoa hobetzeko premiari erantzunez, Urola kaleko 7. zenbakian, Urretxu-Oñati norabidean (GI-2037 bidea) autobus geltoki berri bat jartzea erabaki du, bide bereko Oñati-Urretxu norabidean dagoenaren osagarri gisa.
Obra hori egiteko, baimena eskatu zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuari, eta hainbat aurrekontu eskatu ondoren, Fundibide, S.L. enpresari kontratatu zitzaion New Simplity modelo irisgarria hornitzeko, 5.974,38 euroan (BEZa barne).
Markesina egokitu honek Irisgarritasunari buruzko Legea betetzen du, eta pertsona guztiei bermatzen die sarbidea. Udal obretako brigadak egin du instalazioa gaur goizean, eta 4 paperontzi jarri ditu geltokiaren ondoan, erabiltzaileen garbitasuna eta erosotasuna hobetzeko.
Jarduera honekin, Legazpiko Udalak garraio publikoa eta irisgarritasuna indartuko ditu, zerbitzu seguruagoa eta erosoagoa eskainiz udalerriko bizilagun guztientzat.