Legazpik 80 urtetik gorakoak omendu ditu bazkari hunkigarri batean
2025/09/26

Legazpik atzo, irailak 24, ospatu zuen 80 urtetik gorakoekin egin ohi den bazkaria. Topaketak 190 pertsona inguru bildu zituen Azokan, alaitasun eta errekonozimendu giroan.
Legazpiko Udalak antolatutako ekitaldian, Nagusilan eta Buztintegi elkarteen laguntzarekin, omenaldi berezia egin zitzaien ospakizunean parte hartu zuten pertsona nagusienei.

Senar-emazte beteranoenak Cirilo Vallejo eta Trinidad Ranilla izan ziren; gizon nagusiena, berriz, Luis Ibeas, eta emakume nagusiena, Cecilia Rosado. Alaitasuna Errondaila aurten ere bertan izan genuen, giroa alaituz.