Legazpi Musika Bandaren Udazken kontzertua: Bertso-Band, Amets Arzallus eta Maialen Arzallus bertsolariak eta Elustondo anai-arrebak trikitilariekin

Urriaren 19an eskainiko du Legazpi Musika Bandak Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan, baina aurtengoa emanaldi berezia izango da. Legazpiko Bertso Olariak Elkartearen 25. Urteurrena dela eta Bertso Band emanaldia eskainiko digute.
Amets Arzalluz eta Maialen Arzallus bertsolariak eta Elustondo anai-arrebak trikitilariekin arituko dira Bandako musikariak oholtza gainean eta ondorioz errepertorioa ez da ohikoa izango. Urriaren 19an, igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan izango da.
Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira Kultur Etxean, urriaren 13tik 17ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 20:00etara. Gehienez 4 gonbidapen jaso ahal izango dira.
Guztiak agortuko ez balira, urriaren 19an bertan 12:00etan eskuratu ahal izango dira Aretoko sarreran bertan, ordu horretan irekiko baitira aretoko ateak eta kontzertua hasten denean itxi.
