Legazpi Musika Bandaren Neguko kontzertua, otsailaren 8an Latxartegi Aretoan
2026/01/30

Otsailaren 8an, 12:30ean hasiko da Latxartegi Aretoan, Legazpi Musika Bandak espazio horretan aspaldiko partez eskainiko duen kontzertua, eta bide batez 2026. honetako lehena izango dena. Hona
Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua:
| 1 | TORRE DEL ORO Pasodoblea |
R. Dorado |
| 2 | CARAVAL GADITANO Aukeraketa |
E. Escobar |
| 3 | COFFEE SERENADE Kopa bakarlaria: Asier Osinalde |
T. Huggens |
| 4 | HAPPY MALLETS Xylofono bakarlaria: Aiert Agirreburualde |
H. Evers |
| 5 | HAPPY SOUND SELECTION Aukeraketa |
Kees Vlak |
Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.