Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpi Musika Bandaren Jaietako kontzertua, KALAKAN taldearekin

2025/05/01
Legazpi Musika Bandaren Jaietako kontzertua, KALAKAN taldearekin

Aurtengoan ere, azken urteetako ohiturari jarraituz, kontzertu berezia proposatzen digu Legazpi Musika Bandak. KALAKAN taldearekin batera arituko zaigu maiatzaren 3an, 20:00etatik aurrera Euskal Herria plazan, eta dantzariak ere arituko dira emanaldiaren osagarri gisa.

 

KALAKAN Taldeak Euskal Herriko kantugintza landu du 14 urteko ibilbidean. Iraganaz harro, errespetuz betea eta etorkizunari osoko zuzendua, euskal kulturaren modernitatea orainean idaztea du helburu.

Kalakan eta Bandak proiektua aurkeztu zuten eta Legazpi Musika Bandak erronkari heldu zion maiatzaren 3an eskainiko duten emanaldia prestatzeari ekinez buru-belarri.

Kolaborazioez elikatzen den taldea da KALAKAN eta oraingoen ere elkarlan proiektu desberdin honekin, herriko banden unibertsoan murgiltzen da bere errepertorioa, Iñaki Urkizu Kerejetaren moldaketa eta konposizio lanaren laguntzarekin.