Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpi Musika Bandaren ekitaldiak ekainean: kontzertua ekainak 21en eta kalejira ekainak 22an

2025/06/16
Legazpi Musika Bandaren ekitaldiak ekainean: kontzertua ekainak 21en eta kalejira ekainak 22an

Bi emanaldi eskainiko ditu Legazpi Musika Bandak ekainean.

Ekainaren 21ean, larunbata, (Musikaren Nazioarteko eguna) arratsaldeko 18:00etan Latxartegi Aretoan kontzertua eskainiko du.
Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- Gereka´rena...................G. Arroitajauregui

           Kalejira

2.- El Bateo..........................F. Chueca

          Gran Fantasia

3.-  Leitzako Herriari................J. Ortega "Canario"

         Martxa

4.- Tom Jones in Concert.............F. Bernaerts

          Aukeraketa

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 17:30ean irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Eta ekainaren 22an, igandea, 11:00etatik aurrera Kalejira bat eskainiko du erdiguneko kaleetan.