Legazpi larunbat honetako Futbol 7 Txapelketako final handia bizitzeko prestatzen ari da

Uztailaren 5ean, larunbata, Legazpi galaz jantziko da Futbol 7 Txapelketako final handia ospatzeko. Iaz ezin izan zen aurrera eraman, baina 2025ean inoiz baino gogo, emozio eta parte-hartze handiagoarekin itzuli da.
Asteetan zehar, 39 taldek — 6 emakumezkok, 26 gizonezkok eta 7 mistoek — lehia bizia izan dute edizio honetan, eta 497 jokalarik hartu dute parte. Orain dator une erabakigarria: azken jardunaldi handia.
Partidak Irene Paredes Kirol Gunean jokatuko dira. Goizeko 11:00etan, 3. eta 4. posturako partida jokatuko da, Deportivo de la Cornuda eta Los Pelegrinos taldeen artean. Eta 12:30etan final handia izango da, Astapotrok eta Bayern de los Caídos protagonista dituena.
Jardunaldia ez da bukatuko amaierako txistuarekin. 15:00etan, bazkari herrikoia egingo da Azokan, non 450 pertsonak parte hartzea espero da. Eta eguna ixteko, 18:00etan, Legazpiko kaleak musikaz eta giro onez beteko dituen elektrotxaranga izango dugu.
Herritar guztiak hurbildu, kirolaz gozatu eta herri osoa batzen duen jai handi honetan parte hartzera animatzen ditugu.
Goza dezagun jaiaz eta futbolez!