Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Legazpi Auzoetatik” prozesuaren hurrengo saioa Urtatza auzoan

2025/06/16
“Legazpi Auzoetatik” prozesuaren hurrengo saioa Urtatza auzoan

Legazpiko Udalak "Legazpi Auzoetatik" partaidetza-prozesuarekin jarraitzen du. Prozesu horren helburua udalerriko auzoetara hurbiltzea da, herritarrei zuzenean entzuteko eta urbanizazioarekin eta espazio publikoaren erabilerarekin lotutako ekarpenak jasotzeko.

Hurrengo saioa ekainaren 19an, osteguna, izango da, Urtatza auzoan. Topaketa 18:00etan hasiko da, Urtatza auzoko 1. zenbakiaren aurrean (Goierri taberna), eta bertatik ibilbidea egingo da oinez auzoan zehar. Bisitaldian, hiri-inguruneko hainbat puntu behatuko dira, eta, horri esker, bizilagunen inpresioak jaso ahal izango dira lekuan bertan.

Paseoaren ondoren, saioak Domingo Agirre eskolan jarraituko du, non auzoko bizilagunen eta Udaleko ordezkari tekniko eta politikoen arteko elkarrizketa gune bat irekiko den. Hau aukera bat izango da kezkak, proposamenak eta beharrak zuzenean eta modu parte-hartzailean partekatzeko.

Gainera, amaieran, mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratutakoei.

Udaletik Urtatzan bizi diren pertsona guztiak topaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu, auzo bakoitzetik pentsatutako Legazpi bizigarriagoa eraikitzen jarraitzeko.