Legazpi auzoetatik. Itxaropen auzoa

Udal mailan, aurreko urteetan herrian zehar egindako lanketa espezifikoari jarraituz, auzoen inguruan lanketa iraunkor bat egiteko beharra ikusi du udalak, eta “Legazpi auzoetatik”, auzo bira martxan jarriko zuela iragarri zuen orain aste batzuk.
Lanketa honen helburua, Legazpiko auzoetako beharrak herritarren ahotik zuzenean jasotzea, horiei erantzuteko ekintza plan bat burutzea eta interbentzio ezberdinak aurrera eramatea da. Horretarako auzo ezberdinetan ibilaldiak eta ondorengo hizketaldiak antolatu dira. Bederatzi auzo bisitatuko dira orotara:
- Itxaropen.
- Erdialdea.
- Urtatza, Hegialde.
- Laubide, San Juan.
- Arantzazu, San Jose, Lanaren Hiribidea, Zaldu, Elbarrena.
- San Inazio, San Martin.
- Aizkorri, Bikuña.
- Telleriarte, Mirandaola, Mantxola (landa auzoak).
- Brinkola (landa auzoak).
Udaletik bisitatuko den lehen auzoa Itxaropen auzoa izango da, ostegunean, otsailaren 27an, arratsaldeko 18:00etan hasita auzoan zeharreko ibilaldia eta ondorengo hizketaldia antolatu dira. Auzoan zeharreko ibilaldia 18:00etan abiatuko da Haurreskolatik, eta hau amaitzen denean helduen Eskolaren lokaletan (EPA) elkartuko gara ibilbidean zehar jasotako gaien inguruko hizketaldia egin eta mokadutxoa hartzeko.
Horrenbestez, Itxaropen auzoko herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu.
