Legazpi Auzoetatik ekimenaren baitan Lanaren hiribidea, San Jose, Arantzazu, Zaldu eta Elbarrena ingurura hurbilduko da Udala

Urte honetan Legazpiko Udalak ekimen aitzindaria jarri du martxan: Legazpi Auzoetatik. Prozesu horren helburua da Udaleko arduradun zein teknikariak auzoetara hurbiltzea eta herritarrekin hartu-emana izatea beraien errealitatea gertutik ezagutzeko.
Hirugarren saio honetan Lanaren hiribidea, San Jose, Arantzazu, Zaldu eta Elbarrena ingurura egingo da bisita. Saioa, apirilaren 10ean, arratsaldeko 18.00tan, hasiko da Ezkurrenea eraikinean (Santikutz kalea, 26). Lehenengo, inguruan zehar ibilaldia egingo dugu elkarrekin eta hau amaitzen denean Ezkurrenean elkartuko gara auzoko gaien inguruan jardun eta mokadutxoa hartzeko.
Eremua hain zabala izanda, egingo den bisita ezingo da txoko guztietara iritsi, baina osteko elkargunean izango da aukera auzo hauei buruzko edozein gai aurkezteko.
Eskerrrik asko, aldez aurretik, parte hartzaile guztiei.