Legazpi Auzoetatik ekimena Brinkolara hurbilduko da maiatzean

Udalak urte hasieran abiatu zuen ekimenak Legazpiko txokoak bisitatzen dihardu eta hurrengo geltokia Brinkola izango du.
Guriditegi eta Brinkola inguruetako beharrak identifikatzeko lan saioak aldaketa batzuk izango ditu. Aurreko dinamiketan herritarrekin auzoan zehar bira bat egiten zen, hobetzeko puntuak tokian bertan zehazteko. Landa auzoetan ez da hain erraza halako jarduketa bat egitea, aztertu beharreko eremuaren hedadura handiarengatik. Horrenbestez, oraingo honetan, Brinkolako auzo-elkarte edo saloian bilduko gara zuzenean, auzoak dituen beharrei buruz hitz egiteko guztion artean. Ostean, mokadutxoa egongo da.
Eguna: maiatzaren 29a, osteguna.
Ordua: arratsaldeko 18:00etan.
Lekua: Brinkolako auzo-elkartean edo saloian
Auzotar guztiei gerturatzeko gonbita egiten zaie.
