Latxartegi eta Juanastegiko igogailuetan konponketak
2025/02/18

Latxartegi eta Juanastegiko igogailuetan konponketa desberdinak aurrera eraman behar dira egun hauetan, hortaz ondorengo egunetan itxita mantenduko dira:
- JUANASTEGI ETA SAN INAZIO auzoak lotzen dituen igogailuaren kablea aldatu beharra dagoela adierazi du Oronak eta horregatik asteazken eta ostegunean igogailua itxita egongo da.
- LATXARTEGI ETA JUANASTEGI auzoak lotzen dituen igogailuaren kameraren kable bat puskatu zen azken obratan eta hau konpontzeko Ingecom eta Orona enpresek ostegun eta ostiralean egingo dituzte konponketak, egun hauetan itxita egongo delarik.
Barkatu eragozpenak.