Latxartegi Aretoko azaro eta abenduko antzerki emanaldi eta Magia ikuskizunerako sarrerak salgai on-line
2025/10/22

Kultura Zerbitzuak Latxartegi Aretoko Antzerki eta ikuskizunen programazioaren barruan antolatu dituen “Ai, gure Juaneteak” antzezlanerako, azaroaren 28an; eta abenduaren 12an izango den III Euskal Magoen Galarako sarrerak on-line salgai daude dagoeneko https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.
Azaroak 28, ostirala: AI GURE JUANETEAK antzerkia. Tartean teatroa. Patxo Telleria. 19:30ean. Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Sarrera: 10€
Abenduak 12,ostirala: III MAGIA GALA. Aurtengo partaideak: Eneko Gutierrez, Oier Jurado, Julen Magoa eta Alaitz Oraa. 19:00etan. Sarrera: 5€