Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2025: Ikastaro hasiera. Martxoaren 12an, asteazkena, 20:15ean lehen entsegua

2025/03/07
Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2025: Ikastaro hasiera. Martxoaren 12an, asteazkena, 20:15ean lehen entsegua

Maiatzaren 3an  plazan eta kalean egingo den larrain-dantza, eta maiatzaren 10ean, larunbata, egingo den  Kapela Dantza egun guztiko ekitaldian,

parte hartzeko ikastaro-entsegu irekiak jarriko ditu martxan Sustraiak Dantza taldeak martxoaren 12an.

Saioak:

asteazkenetan 20:15ean eta

larunbatetan 17:00etan egingo dira.

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua.

Anima zaitez eta parte hartu.