Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Langabetuentzako ikastaro trinkoak doan

2014/09/29
Langabetuentzako ikastaro trinkoak doan
Legazpiko Udal Euskaltegiak ikasturteko kanpaina berriari ekin dio irailean, "Euskaraz BLAI" lelopean. Egindako ikastaro eskaintza mardularen artean, langabeentzat propio sortutako ikastaro trinko
bat da nabarmentzekoa. Hasiera‐hasieratik euskaraz ikasten hasteko helburua dutenentzat aproposa.
 
Dagoeneko 7 pertsonak eman dute izena, baina taldea osatzeko ezinbestekoa da 9 kide izatea, eta horregatik, euskara ikasteko gogoz dauden herritar langabeei deia egin diete Euskaltegitik, izena eman dezaten, aukera paregabea baitute ikastaroa musu truk egiteko.
 
Langabeentzako hasiera mailako ikastaro hau egunean hiruzpalau ordukoa izango da. Hasteko, urritik abendura bitarte eskainiko dute, baina martxa onean joanez gero, aurrera begira ere luzatzeko aukera izango da.
 
Tlf: 943731167
 
Email: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.