La Salle-ko Senior mutilek Play Off-a jokatuko dute

Laubide Jatxetxea Euskadiko Gizonezko Senior taldeak ligako azken partidua jokatu zuen igandean Bikuña kiroladegian, Elgoibarko Sanlo taldearen kontra, honetan bigarren eta bostgarren postuak definitu zirelarik. Legazpiarrek lortutako garaipenaren ondoren, Play-off txapelketetako txartela lortu dute. Udalak jokalari guztiak zoriondu nahi ditu denboraldi bikaina egin baitute eta aurrerantzean ere horrela jarraitzea espero dugu.
“Maiatzak 3 eta 4 Zarautzen jolastuko dugu, 1. Maila Nazionalerako igoera faserako dagoen txartel bakarra. Oraindik goiz dela esango nuke zoriontzeko; baina aurrera baldin bagoaz bai noski”, azaltzen du Ibon Altzelai, La Salle eskubaloiko kideak.
Talde legazpiarra aurten igo da maila honetara eta denboraldi bikaina egiten ari da. Aupa La Salle!