La Salle eskubaloiak jokalariei deialdia egiten die
2025/08/23

Datorren ikasturteari begira, La Salle eskubaloiak deialdia luzatzen die jokalariei. Horrela, abuztuaren 25ean senior eta jubenil mutilei egiten zaie deialdia (2009 edo aurretik jaiotakoak), hauek arratsaldeko 19:30ean Bikuña Kiroldegiko atean elkartuko direlarik. Ez dira aldagelarik egongo eta kanpoan korrika egiteko zapatilekin joatea eskatzen da.