“La forza del destino” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVD zikloan

Martxoaren 12 eta 19an, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan eskainiko da.
“La forza del destino”, lau ekitaldiko opera da. Musika Giusepe Verdi maisuarena da eta italierazko libretoaren egilea Francesco Maria Piave. Libretoa idazteko Angel de Saavadrea, Rivaseko dukea, idazle espainiarrak idatzi zuen “Don Alvaro o la fuerza del sino” (1835) antzerki-obran oinarritu zen. Errusian, San Petersburgo hiriko Bolshói Kámenny Antzokian (gero Mariinski antzokia izango zena) eskaini zen lehenengo aldiz 1862ko azaroaren 10ean. Urtebete beranduago, Madrilgo Teatro Real antzokian eskaini zen.
Hala ere, Verdi ez zen oso gustura geratu Piavek idatzi zuen libretoarekin eta beste bertsio bat eskatu zion Antoni Ghislanzoni idazleari. Bertsio hori 1869ko otsailaren 20an eskaini zen lehenengo aldiz Milango Alla Scala antzokian eta hori da gaur egun eskaintzen dena.
Ekintza Espainian eta Italian gertatzen da XVII. mendearen erdialdean.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.