“La Bellota” Legazpiko Zentro Extremeñoak Kultur astea ospatuko du urriaren 10etik 19ra

Legazpiko Extremadurako Kultura elkarteko Presidenteak eta Zuzendaritza taldeak agurtu eta legazpiar guztiak gonbidatu nahi ditu datorren urriaren 10etik 19ra ospatuko dugun Kultura Astean parte hartzera.
Egitarau zabala prestatu dute:
10 ostirala
18.00: Presidentearen ongi etorria eta ohorezko ardoa eta luntxa guztientzat
11 larunbata- Haurren eguna.
17.00: Haurrentzako jolasak, Marrazketa lehiaketa eta askaria
12 igandea/ domingo
15.30: Piñata tailerrean parte hartzea Gizarte Zentroan
13 astelehena
17.00: Kakorratz tailerra
14 asteartea
17.00: Kuatrola lehiaketa
15 asteazkena
17.00: Tute lehiaketa
16 osteguna
17.00: Domino lehiaketa
17 ostirala
17.00: Arkumearen prestaketa
18 larunbata - Kulturen Arteko egunean parte hartzea.
10.00: Kulturen Arteko Egunean arkume galdara eskainiko da
19 igandea
17.00: Sari banaketak eta amaiera
