“Kursaal Eskura”-ren eskaintza berria
2015/03/08
Otsailean jarri zen martxan “Kursaal eskura”egitasmoa Urola Garaian eta biztanleen aldetik oso harrera eta erantzun ona izan zuenez, Kursaalek apirilean beste ekitaldi baterako doako autobusa jarriko du eskualde honetako herritarren eskura. Funtzionamendua aurreko aldiko berdina izango da eta hemen dituzue xehetasunak eta bigarren eskaintza zein den.
| “Kursaal Eskura” izena du Kursaal Eszena-ren eta Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoak. Proiektu berri honen helburua da Kursaal Eszenak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak interesa duten lagunen eskura jartzea, eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskainiko diete. Autobusa aipatutako udalerrietatik aterako da, eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan, berriro itzuliko da herri horietara. |
SARRERAK NOLA EROSI Interesa dutenek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera: http: //www.sarrerak.kursaal.org AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako zenbakietara deituz: Ezkio-Itsaso:943 72 13 03 / Legazpi: 943 737 202 / Urretxu: 943 03 80 88 / Zumarraga: 943 72 35 10 / Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera: Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (18:15) Zumarraga: Elizkale (Correosen parean) (18:30) GAZTEAK ETA LANGABETUAK “Ordu gaztea” Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak horretarako prestatu duten telefono zenbakira deituz. |
BIGARREN PROPOSAMENA Apirilak 20, astelehena BALLET NACIONAL DE MARSELLA Kursaal Auditorioa, 20:00 "Orfeo y Euridice" C.W. Gluck, musika F. Flamand, koreografia Kantuaren eta dantzaren arteko elkarrizketa etengabea, Frantziako dantza-konpainia nagusietako batek ekarria. Frédéric Flamand da konpainiaren zuzendaria eta hiru pertsonaia dituen historia eder honen irakurketa pertsonala egiten du. Doako autobuserako izena emateko epea: APIRILAK 15 (momentu honetatik aurrera eman daiteke izena) ![]() |
