Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kulturen Arteko Eguna antolatzeko lehenengo bilera apirilaren 3an, 18.30tan Kultur etxean

2025/03/26
Kulturen Arteko Eguna antolatzeko lehenengo bilera apirilaren 3an, 18.30tan Kultur etxean

Aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, 2025ean ere Kulturen Arteko Eguna ospatuko dugu Legazpin. Udalak eta Hotz Legazpik antolatuta, datorren urriaren 18an izango da aurtengoa eta hau antolatzen hasteko lehenengo bilera deialdia egin dute.

Horretarako, herriko elkarte eta bizilagun guztiei deialdia luzatzen diegu egun horretan aurrera eramango diren ekitaldi eta jarduerak lantzen eta zehazten hasteko.

Gonbidatuak zaudete!