Kulturen Arteko Eguna antolatzeko hurrengo bilera ekainaren 11an izango da
2025/06/06

Urriaren 18an, larunbata, ospatuko dugu aurten Legazpiko Kulturen Arteko eguna. Egun honetan egin beharreko ekintzak antolatzeko hurrengo bilera datorren ekainaren 11an izango da, arratsaldeko 18.00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Bertan, jarduera honen ildoan aurrera eramango diren ekintzak finkatzen jarraitzeaz gain, janari eta artisautza postuen behin betiko zerrenda osatuko da.
Bilera irekia da.
Animatu eta parte hartu!
