Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zinegoak Jaialdiko film laburrak ikusgai Legazpin maiatzaren 15ean 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian

2026/05/08
Zinegoak Jaialdiko film laburrak ikusgai Legazpin maiatzaren 15ean 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian

Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programa maiatzera luzatu dugu aurtengoan ere, baina oraingoan Zinegoak jaialdian aurkeztutako filmak eskainiko dira.   

ZINEGOAK , Bilboko LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta Zinegoak Hedapena programaren bidez jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabalduko dira, herrientzat zaila baita mota honetako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Gure bigarren helburua, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Hala, maiatzaren 17an, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko eguna dela eta, Legazpin maiatzaren 15ean, ostirala, eskainiko dira Zinegoak jaialdiko laburmetraia sorta, Legazpiko Kultur Etxeko Areto nagusian, 19:00etan.

DOKUMENTU HONETAN duzue eskainiko direnen berri.