ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Pride”, otsailak 20, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak Pride filma eskainiko du, datorren otsailaren 20an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan. Legazpi Winter Pride taldearekin elkarlanaren fruitu da eskaintza eta sarrera doakoa izango da.
Sinopsia:
Azken urteotako komedia britainiar onenetakoa, benetako istorio harrigarri eta hunkigarri batean oinarritua eta soinu-banda harrigarri batekin. "Billy Elliot" eta "The Full Monty" gustatu bazaizkizu, jo ezazu "Pride" -z gozatzera.
1984ko uda. Margaret Thatcherrek agintzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) greba deitu du. Gay Harrotasunaren manifestazioan, lesbiana eta gay talde batek meatzarien familiei laguntzeko dirua biltzen du. Baina arazo txiki bat dago: sindikatuak ez du dirua onartzen. Ekintzaileak ez dira kikiltzen. Sindikatura salto egitea eta meatzariengana zuzenean joatea erabaki dute. Galesko herri txiki bat aukeratzen dute, eta bertara joaten dira minibus batean. Horrela hasten da bi komunitate erabat ezberdin kausa komun batengatik nola elkartzen diren kontatzen duen istorio harrigarria. Benetako gertakarietan oinarritua.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaritza: Matthew Warchus
Aktoreak: Bill Nighy, Andrew Scott, Imelda Staunton, Dominic West, Paddy Considine,
Joseph Gilgun, George MacKay
Generoa: Comedia. Drama.
Urtea: 2014