Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zine-Klub azken saioa Latxartegi Aretoan: “El último vikingo”

2026/04/21
Zine-Klub azken saioa Latxartegi Aretoan: “El último vikingo”

Legazpi Zine-Klub elkarteak denboraldiko azken saiorako “El último vikingo” pelikula proposatu du, datorren apirilaren 24an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan. Urrian itzuliko dira zine-klub saioak Latxartegi Aretora.

Sinopsia:
Anker espetxetik atera da lapurretagatik hamabost urteko zigorra bete ondoren. Lapurretako dirua bere anaia Manfredek lurperatu zuen. Berak bakarrik daki non dagoen. Zoritxarrez, harrezkero, Manfredek buru-nahaste bat garatu du, eta dena ahaztu du. Elkarrekin, anaiek ustekabeko bidaia bat egingo dute dirua aurkitzeko eta benetan nor diren jakiteko.

Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Anders Thomas Jensen
Gidoia: Anders Thomas Jensen
Aktoreak: Mads Mikkelsen, Nikolaj Lie Kaas, Soren Malling, Sofie Grabol, …
Musika: Jeppe Kaas
Argazkia: Sebastian Blenkov
Konpainiak: Danimarka-Suedia koprodukzioa.
Generoa: Komedia. Drama/ Komedia beltza.Familia. 
Urtea: 2025
Iraupena: 116 m.