XVI. Ganadu Feria eta Argazki Lehiaketa Herrikoia maiatzaren 2an

Maiatzaren 2an XVI. Ganadu Feria egingo da, goizeko 9:30etik 13:30era.
Aurtengo edizioan, behiak ezingo direnez egon, bestelako ganadua egongo da ikusgai: astoak, ahuntzak, zaldia eta behorrak, besteak beste. Bisitariek aukera izango dute animalia hauek gertutik ezagutzeko eta baserriko jardueraren inguruko ikuspegi aberatsa eskuratzeko. Era berean, hiru traktore egongo dira erakusgai, landa-inguruneko makineria gisa.
Ekitaldiaren baitan, Lakiola aundi baserriko txekorraren prestaketa gau osoan zehar egingo da, eta ondoren, 13:00etan txekorraren pintxoen banaketa burutuko da, 2 euroan eta Solkie Gure esku dago Legazpi elkartearen eskutik.
Goiz osoan zehar, salmenta postuak egongo dira, baserriko produktuak eta artisau lanak eskainiz, eta taloak dastatzeko aukera ere izango da, feriako ohiko giroari eutsiz.
Bestalde, Argazki Lehiaketa Herrikoia ere antolatu da Ikatza argazkilari elkarteari esker, feriako une eta giro esanguratsuenak irudietan jasotzeko. Parte hartu nahi dutenek atxikitako oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte, bertan jasotzen baitira baldintzak, epeak eta balorazio irizpideak.
OINARRIAK
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Ganadu Ferian parte hartzera eta egun berezi honetaz gozatzera.