Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Trapu Zaharra konpainiak bere 44 urteko ibilbideari amaiera emango dio bihar Legazpin, “Azkena eta bagoaz” antzezlanarekin

2026/07/21
Trapu Zaharra konpainiak bere 44 urteko ibilbideari amaiera emango dio bihar Legazpin, “Azkena eta bagoaz” antzezlanarekin

Uztakaleko azken astean sartu gara, eta bihar uztailak 22, izango dugu azken kale antzerki emanaldia, Trapu Zaharra taldearen azken lanarekin.
Azkena, kaleratu duten azkena delako, eta azkena taldeak lan honekin emango diolako agurra bere 44 urtetako ibilbideari 2026an. 
Beraz, Kale antzerkian Euskal Herrian aitzindari eta ezinbesteko taldea beste behin eta azkenekoz Legazpin ikusteko aukera izango dugu.

KALE ANTZERKIA: “Azkena eta bagoaz”. Trapu Zaharra. Aktoreak: Mikel Laskurain eta Lierni Fresnedo.
19:00. Laubide kalean. Eguraldi txarra balitz (bero handiegia edo euria) Azokan.
Denontzat. Gazte eta Helduentzat. EUSKARAZ 

SINOPSIA
Kaleko komiko batek antzokira aldatzea erabaki du bere momentu onenean ez dagoela eta. Saio honetan, antzerki klasikoko aktore batekin elkartuko da, eta “Bost ordu Mariorik gabe” Muntatzea proposatuko dio. Dirua biltzeko crowfunding bat antolatuko du proiektu berriaren hiru eszena kalean irudikatuz.

Ez galdu aukera paregabe hau! Zatoz gaur Laubide kalera Euskal Herriko kale antzerkiaren zati bizi bat den konpainia honi merituzko agurra ematera. Txalo zaparrada bero bat baino modu hoberik ez dago 44 urteko ibilbide magiko honi amaiera borobila emateko.