Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Sara Escudero txapeldun eta Yisha Wang Xu txapeldunorde Errenterian ospatutako Aurresku Txapelketa Nagusian

2026/05/26
Sara Escudero txapeldun eta Yisha Wang Xu txapeldunorde Errenterian ospatutako Aurresku Txapelketa Nagusian

Maiatzaren 24ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean VIII. Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VIII. Edizioa ospatu zen, A eta B sailetan. 
Sail bakoitzean 12 dantzari aritu ziren, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Sara Escudero Mujika (A sailean) eta Yisha Wang Xu (B sailean). 

Dantzari Legazpiarrek lan bikaina egin dute, Sara bere sailean irabazlea izan da eta Yisha berean bigarren sailkatu da. Gainera Sara 2025-2026 Aurresku Txapelketako ligaren irabazlea izan da, A sailean. 

Sail bakoitzeko emaitzak: 

A saila
1-. Sara Escudero Mujika (Legazpi) 
2-. Lucía Haro Martin (Lezo) 
3-. Laia Illarreta López (Legorreta) 
4-. Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria) 
5-. Manex Goikoetxea Garmendia (Errenteria) 
6-. Kai narbarte Schrön (Errenteria) 

B saila: 
1-. Lur Lacasta Santisteban (Lezo) 
2-. Yisha Wang Xu (Legazpi) 
3-. Haizea Arin Conde (Ataun) 
4-. Gorane Villa Martínez (Lezo) 
5-. Paule Bergara Zubedia (Villabona) 
6-. Paule Garmendia Apalantza (Villabona) 

A sailean Sara Mujika Garmendiak 2025-2026 Aurresku Txapelketako irabazlearen Oroigarria eta VIII. Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiaren irabazle txapela, makila eta trofeoa jaso zituen. Naroa Sánchez Rodríguez irabazlearen irakasleak ere oroigarria jaso zuen. B sailean Yisha Wang Xuk VIII. Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko bigarren sailkatuaren trofeoa jaso zuen. 

Saria-ematearen amaieran Sara eta Lurrek Agurra dantzatu zuten. 

Sustraiak Dantza Taldeko dantzariek bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi eta igandean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia izan dutela argi eta garbi utziz. 

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle guztiak zoriondu nahi ditu. Horrela segi eta datorren txapelketara arte!