Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Joan sua ekitaldiko dantza saiorako ikastaro- entseguak, maiatzaren 20an, hasiko dira

2026/05/14
San Joan sua ekitaldiko dantza saiorako ikastaro- entseguak, maiatzaren 20an, hasiko dira

San Joan bezperako tradiziozko ekitaldi honetarako dantza saio herrikoirako ikastaro-entseguak martxan jarriko dira maiatzaren 20ean, asteazkena, 20:15ean, Sustraiak dantza taldearen egoitzan.

Saioak asteazkenetan egingo dira lehenengoaren ordu eta toki berean eta ekitaldia gidatuko duen Sustraiak Dantza taldeko dantzariek eskainiko dute.
Ikastaroa doakoa da eta herritar guztiei zuzendua. 

Animatu eta parte hartu!