San Joan jaiak ospatzen ari gara Telleriarten
2026/06/23

Telleriarte auzoan festa giroa dute nagusi San Joan jaien harira. Joan den ekainaren 21ean izan ziren lehen ekintzak, eta bihar, ekainak 24, emango diote amaiera ospakizunari.
Ekainaren 21eko ekintzek utzitako irudi politenak ikusgai daude dagoeneko argazki galerian. Festa bihar borobilduko da, San Joan egunez, prestatu duten egitarauarekin.
Legazpiar guztiak animatu nahi ditugu Telleriartera hurbiltzera, auzokoekin batera giro bikainean parte hartu eta jaien amaieraz gozatzera. Hona hemen biharko egitaraua:
Ekainak 24, asteazkena SAN JOAN
12:00 Meza nagusia San Juan ermitan
12:00 Lora bedeinkatzea San Juan ermitan
13:00 Luntx herrikoia plazan
15:00 Paella jana