Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Prest dira 2026ko Agorreko Santikutzak! Atera jaietako zapia eta gozatu irailaren 11tik 13ra

2026/08/25
Prest dira 2026ko Agorreko Santikutzak! Atera jaietako zapia eta gozatu irailaren 11tik 13ra

Hasi atzera-kontaketa! Irailaren 11n, 12an eta 13an festak leher egingo du berriro Legazpin. Dena prest dago Agorreko Santikutz jaiei harrera egiteko: musika, kantu afaria, erromeriak, erraldoien alardea, kirola, sukaldari lehiaketa, haurrentzako ikuskizunak eta ekimen ugariz betetako egitarau zabala dugu zain.

Jaiez betean gozatzeko, ez ahaztu jaietako zapia janztea! Oraindik ez baduzu, hiru lekuetan daude salgai 2€-en truke:

  • Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ): astelehenetik ostiralera 7.30tatik 15.00tara
  • Kultur Etxean: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Urbeltz tabernan

Festetako egitarau osoa ikusgai eta eskuragarri duzue Udalaren webgunean. Gainera, irailaren lehen egunetan etxez etxe banatuko da paperezko gida postontzietan. 
Gora Agorreko Santikutzak!

EGITARAU OSOA HEMEN