Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Piztu suak! Zabalik dago Agorreko Santikutzetako Sukaldari Lehiaketan izena emateko epea

2026/07/02
Piztu suak! Zabalik dago Agorreko Santikutzetako Sukaldari Lehiaketan izena emateko epea

Urtetako ohiturari jarraituz, aurten ere ez da gastronomia hitzordurik falta izango Agorreko Santikutz jaietan. Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko diren festen barruan, Sukaldari Lehiaketaren 42. edizioa egingo da irailaren 12an (larunbata), goizeko 11:00etatik aurrera.

Herriko elkarte, talde zein lagun bikote edo hirukote guztiek dute parte hartzeko aukera, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da. Abuztuaren 31 baino lehen eman behar da izena, bide hauetako bat erabiliz:

Zer plater prestatu behar da? Aurten ere zer sukaldatuko den parte-hartzaileen artean erabakiko da. Horretarako, bilera ireki bat egingo da irailaren 2an (asteazkena), arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean. 

Izena ematen duten guztien asistentzia garrantzitsua da xehetasunak adostu eta suak berotzen hasteko!