Ombuaren itzala pelikularen emanaldiarekin hasiko da Ikus-entzunezkoen programazioa irailaren 17an, osteguna, 19:00etan Latxartegi Aretoan

Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programa irailean hasiko dugu, Latxartegi Aretoan eskainiko den pelikula batekin. Ohi denez sarrera doakoa izango da.
Pello Mari Otaño 1857an Zizurkilen jaiotako bertsolari eta poeta handia gogora ekarriko digun filma eskainiko da, irailaren 17an, osteguna, 19:00etan Latxartegi Aretoan, eta Patxi Bisquert zuzendaria ere bertan izango dugu.
Emanaldia Euskaraz izango da.
Sinopsia:
Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariak zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz. 33 urterekin gaixotu eta Gipuzkoara itzuli zen. Madalen Alberdi ezagutu, ezkondu eta Donostian finkatu ziren. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu eta bere konposizio poetikoengatik nabarmendu zen. Ezin zuenez bere familia eta izaera politikoa –liberal errepublikano eta foruzalea– mantendu, Argentinara itzuli zen azken aldiz emaztearekin eta hiru seme-alabekin.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Patxi Bisquert
- Gidoia: Patxi Bisquert
- Ekoizpena: Eguzki Art Zinema
- Argazkia: Javier Bilbao
- Muntaketa: Joseba Salegi
- Musika: Koldo Uriarte
- Soinu: Daniel Ciaurriz
- Antzezleak: Joseba Usabiaga, Sara Cózar
- Iraupena: 115 minutu
