Legazpiko musika taldeen emanaldi bereziekin ospatuko dugu Musikaren Nazioarteko Eguna
2026/06/14

Ekainaren 21ean ospatzen da Musikaren Nazioarteko eguna. Data horren inguruan herriko musika taldeek egin izan dituzte emanaldiak, normalean egun eta toki desberdinetan.
Aurtengoan emanaldi guztiak ekainaren 21ean, igandez egingo dituzte:
- GOIZ DEIA TXISTULARI TALDEA. Kalejira Telleriarte Auzoan. 10:00etan, Auzoko San Joan jaien barruan.
- LEGAZPI MUSIKA BANDA. Kontzertua.12:30ean Latxartegi Aretoan.
- ALAITASUNA ERRONDAILA ETA SANTIKUTZ ABESBATZArekin “San Juan erronda”. Kalez kale, 19:00etatik aurrera.
Hurbildu gure herriko taldeen talentuaz gozatzera!