Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Erraldoi Konpartsak LH6 eta DBH1eko haurrei dei egiten die erraldoiekin dantzatzeko

2026/03/07
Legazpiko Erraldoi Konpartsak  LH6 eta DBH1eko haurrei dei egiten die erraldoiekin dantzatzeko

Legazpiko Udalak, LEK erraldoi eta buruhandien konpartsaren izenean, LH6 eta DBH1 mailako haurrei dei egin nahi die udalerriko kultur talde esanguratsu honetan parte har dezaten.

LEK-etik adierazi dutenez, adin horretako haur gutxi daude gaur egun erraldoiak dantzara ateratzeko, eta horregatik ezinbestekoa da belaunaldi berrien parte-hartzea, herriko tradizio honi jarraipena emateko. Konpartsara gerturatzen diren haurrek erraldoiekin dantzatzen ikasiko dute eta urtean zehar antolatzen diren ekitaldi eta ospakizunetan parte hartzeko aukera izango dute.

Parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da martxoaren 14an eta 21ean, arratsaldeko 16:00etan, LEKen egoitza den antzinako ekonomatoan egingo diren entseguetara agertzea.

Bestalde, informazio gehiago eskuratzeko, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. korreora idatzi daiteke.

Udalak familiei dei egiten die ekimen honen berri seme-alabei helarazteko eta parte hartzera animatzeko. Izan ere, konpartsan aritzeak tokiko kultura eta tradizioak sustatzeaz gain, laguntasuna, konpromisoa eta talde-lana ere indartzen ditu.

Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsa herriko nortasunaren parte garrantzitsua da, eta haren etorkizuna belaunaldi berrien esku ere badago. Animatu!