Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Las Reinas Kanpina anterkia La Cuerda teatro eta Ttipia kulturaren eskutik apirilaren 17an

2026/04/03
Las Reinas Kanpina anterkia La Cuerda teatro eta Ttipia kulturaren eskutik apirilaren 17an

Antzerkia izango dugu Apirilean ere, apirilaren  17an, ostirala, 19:30etan La Cuerda Teatro eta Ttipia kulturaren Las Reinas Kanpina lana izango da ikusgai Latxartegi Aretoan.

Ongi etorri Las Reinas Kanpingera emakume talde batek urtez urte opor-leku berera jotzen du. Haien lurraldera. Haiek agintzen duten lekura.
Baina… Benetan aske al gara oporretan? “Opor perfektuen” ametsa betetzen al dugu?
Las Reinas Kanpinga komedia beltz, arin eta absurdoa da. Bertan, botere-harremanen errepikapena, atsedenaren eta lanaren arteko talka eta botere-abusua jartzen dira mahai gainean, hiru emakumeren istorioaren bidez. Kanpina ez da atseden-leku hutsa: babeslekua da, erresuma eta lubakia.
 Gizakiaren portaera misterioa da… are gehiago bere aisialdian.
  
PROPOSAMENA 
Antzezlan honek honi buruz hitz egiten du: Adiskidetasuna, lurraldea, erresistentzia, hierarkien errepikapena, botere-abusua edo interes kapitalisten eta indibidualismoaren aurkako desobedientzia.
 
HUMOREA, TRESNA GISA 
Komedia ulertzen dugu hausnarketarako eta kritikarako tresna indartsu gisa. Umorea erraietatik sortzen da, tematikatik, beren “erresuma” defendatzeko duten grinatik. Barrea egunerokoaren eta epikoaren arteko talkatik sortzen da.
 Haiekin zaude… edo haien aurka.
 
TALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA 
Zuzendaritza eta dramaturgia: Eva Redondo 
Antzezleak: Maider Lekunberri, Maitane Perez, Olatz Beobide 
Musika-konposizioa: Pascal Gaigne 

SARRERAK ONLINE SALGAI

Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan, aretoko leihatilan. 
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.